image

Mundukide, kros solidarioa

2015-07-05

Ia 100 lagun elkartu ziren Urkulun, Mundukidek deitutako kros solidarioan. Gure lankide Kristina, Paul, Ivan, Ane, Beñat eta Eiderrek parte hartu zuten Abantaileko ordezkari.

Besteak beste Eroski, Ulma, MU, Caja Laboral, Goiena, Athlon… 28 talde elkartu ziren, guztiak hiru kiderekin osatuak. 

"Mundukidek sustatzen dituen proiektuak laguntzea da lasterketa honen helburua", jakinarazi du Mundukideko zuzendaria den Josu Urrutiak eta gaineratu du: "Eta Mundukideren lana, filosofia eta balioak zabaltzea Euskal Herrian eta hurrengo urteetarako erronkak aurrera ateratzea". Ekitaldiarekin pozik agertu ziren antolatzaileak eta hurrengo urteetan lasterketa finkatzea gurako lukete eta kooperatiba gehiago batzea egitasmora.

 

Abantail Mundukide