image

Siemens

2017-09-14

Hitzarmen honen eskutik, Abantailek Siemens-en Rulestream software-a estatu mailan banatuko du, bere eskaripeko ingenieritza automatizazio proiektuetan.


ABANTAILen konponbideen portfoliora RULESTREAM batzeak, enpresaren hazkuntza eta nazio mailan zabaltze erronketan indarra ematen dio. ABANTAILek eskaripeko ingenieritzaren automatizazioan duen esperientzia zabala onuragarri izango da RULESTREAM-en ezarpenerako.
Produktu pertsonalizatua duten enpresetan, RULESTREAM-ek ingeniaritza lanak, batez ere bulego teknikoko diseinua eta eskaintzen sorrera automatizatzen ditu. Horrela, produktibitatea handitu, dokumentazio teknikoa entregatzeko epea murriztu bere kalitate eta fidagarritasuna ziurtatu (3D modeloak, 2D planoak, material zerrenda, prozesuko dokumentazioa, etab.), ezagutzaren formalizazioa eta ohiko eta errepikakorrak diren lanak ezabatzea lortuz adibidez.
ABANTAILen arrakasta kasuek erakusten dute eskaintza eta eskari prozesuetan posible dela ingeniaritzari eskaintzen zaizkion lan aste edo egunak, ordu edo minutuetara pasatzea konfiguratzaile bitartez. RULESTREAM, prestakuntza eta ingeniaritzari eskainitako denborak murrizteko erantzuna da.

SIEMENS talde teknologikoa 165 urte baina gehiago doa bikaintasun teknologikoa, berrikuntza, kalitatea, ziurtasuna eta nazioartekotzearen bidean, mundu mailan lider delarik. Konpainia 200 herrialde baina gehiagotan dago kokatua, elektrifikazio, automatizazio eta digitalizazio arlotan. Testuinguru honetan kokatua dago SIEMENS PLM SOFTWARE, hau produktuaren bizi ziklo eta fabrikazio operazio gestioen software hornitzaileetan lider izanik mundu mailan.


Siemens Abantail