image

Onurak

Diseinu moldatzailearen automatizazioarekin lortzen diren onurak:

  • Industrian lehiakorrak izateko funtsezko den estrategi bat menperatzea.
  • Produktuaren aldaerak ugaritzeko gaitasuna eskuratzea, kostuak handitu barik.
  • Lehiakortasun handiko produktuak eskaintzeko aukera.

Neurtu ditzakegun beste onura batzuk:

  • Egiten jakitea eta ezagutza formalizatzea. Eta honek dakarren:
    • Adituekiko menpekotasun txikiagoa
    • Prestakuntza-denbora laburragoa
    • Enpresa osoak informazioa eskura izateko aukera.
  • Produktibitatea handitu eta entrega-epeak moztea.
  • Asmakeriak eta inprobisazioa desagerraraztea.
  • Konponbideak errepikatzea eta bateratzea.
  • Dokumentazioaren kalitatea eta fidagarritasuna.
  • Produktuaren ikuspegi bakarra.
  • Diseinu berritzailea egiteko denbora gehiago.