image

Zer da diseinu moldatzailea

Eskari zikloaren barnean egindako diseinua da eta eskari bakoitzean enpresako produktua bezeroaren nahietara egokitzea du helburu.

Artikulu ezberdinak, produktu pertsonalizatuak, diseinatzeko gaitasuna da, patroi edo "produktu generiko" bakarrean oinarrituta eta etorkizunerako aurreikusten zaizkion egokitzapenak kontuan hartuta.

Produktu Generikoa enpresak modu lehiakorrean eskain ditzakeen artikulu guztien multzoa da, etorkizunerako aurreikusitako egokitzapenak ere kontuan hartzen dituelarik.

Produktu Pertsonalizatua produktu generikoarekin egindako egokitze bakoitza da, bezeroari saldutako artikulu bakoitza.

 

Zergatik egin behar dut apustu diseinu moldatzailearen automatizazioaren alde ?

"Mass customization" deritzaion aroan gaude, pilaka egindako pertsonalizazioen aroan. Bezeroek serie handiko produkzioarekin lortutako epetan, kalitate eta kostuarekin produktu pertsonalizatua eskatzen duten aroan.

Inguru honetan, diseinu moldatzailearen automatizazioak etorkizuneko lehiakortasunaren gakoetako batzuk ematen dizkigu:

  • Bezeroak banako gisa hartzea.
  • Malgutasunagatik bereiztea.
  • Bulego teknikoko diseinu lanen automatizatzea (ingenieritza).
  • Ahaleginak diseinu berritzailean jartzea (I+G).

 

Zer ematen dit Abantailek?

Diseinu moldatzailearen optimizazioa eta automatizazioa. Horretarako...

  • Produktua arrazionalizatu, estandarizatu eta formalizatzen dugu, behin eta berriz berrerabil daitezkeen konponbide teknikoak zehaztuz.
  • Artikuluak bezero bakoitzari pertsonalizatzea optimizatzen dugu.
  • Eskari bereziak estandarrak izango balira bezala hartzeko gaitzen zaitugu.

 ...eta hori guztia:

  • Kostuak
  • Epeak
  • Kalitatea

kaltetu barik.