Enpresa
Abantail 2004 urtean sortu zen IKERLAN Ikerketa Zentro Teknologikoaren spin-off bezala, LKS aholkularitzaren lankidetzarekin. Aipatutako enpresetatik Abantail-ek 12 urte baino gehiagoko esperientzia eskuratu du Diseinu Moldatzailearen automatizazio proiektutan (IKERLAN) eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko aholkularitza sektorean (LKS).
Abantail-ek sortu bezain laster lortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Oinarri Teknologikoko Enpresa Berria izendapena.
Abantail MONDRAGON enpresa korporazioaren parte da eta haren Industria taldearen Ingeniaritza Dibisioan eta Hezkuntza eta Enpresa Zerbitzutan sartuta dago.
MONDRAGON José María Arizmendiarreta apaizaren ikuspegi trebearen eta haren bazkide-langile guztien ahalegin solidarioaren fruitu da. Izan ere, langileek jakin izan dute 1956ko tailer txiki bat, non petrolioko berogailuak eta sukaldeak egiten ziren, Euskadiko lehen eta Espainiako zazpigarren Enpresa Taldea bilakatzen. 2008 bukaeran, taldeak 16.770 milioi euroko salmentak eta 92.729 langile zituen.
Era berean, Abantail LKS taldearen parte da. LKS oso sektore anitzetan aritzen diren negozio ezberdinek osatzen duten enpresa errealitatea da. Gaur egun, LKS enpresa eta erakundeei zerbitzu profesionalak eskaintzen dizkieten enpresa talderik nagusienetakoa da eta lan egiten du horien etengabeko hobekuntza, berrikuntza, aurrerapena eta garapen iraunkorra lortzeko.

