image

Produktu-prozesuaren konfiguratzaile teknikoa


AMPO S. Koop, balbulen fabrikazioan jarduten duen empresa da.

Gure organizazio honek gabezi bat du momentu honetan, sistematizazio falta da. 

Automatizagarriak diren lan mekanikoak egiten aritzen gara Ampo-ko egun luzeetako ordu gehienetan. Eta horrek organizazioari baliorik ez gehitzeaz gain, gutako bakoitzaren motibazio eta ilusioan min handia egiten du.

Eremu hori hobetu nahian Poyam-go diseinuko taldean martxan jarri ditugun proiektuetatik anbiziosoena da Abantail deitzen diogun hau. Ez dut uste proiektu deitu beharko geniokenik. Abantail hori baino askoz gehiago da.  Filosofia bat dela esan genezake, lan egiteko modu desberdin  bat, berritzailea ez den lan oro sistematizatzea bilatzen duen estrategia.