image

Produktu-prozesuaren konfiguratzaile teknikoa, neurrira egindako 3D CAD sistema


IRIZAR-ek luxuko autobusak egiten ditu. Espainian lider absolutua eta Europan bigarrena da. Bere jarduera komertziala munduko 71 herrialdetara du hedatua.

1994an hasi zen IKERLANekin lankidetzan. Urte horretan, DIACAR sistema garatzen hasi zen (autobusen karrozeriak neurrira diseinatzeko 3D sistema). Ordutik hona, lankidetzak ez du etenik izan eta konfigurazio komertzial eta prozesuen konfiguraziora hedatu da.

IRIZARek IKERLANekin hainbat proiektu garatu ditu produktuaren diseinu moldatzailea arrazionalizatzeko, eta esperientzia benetan ona izan da, eta ona izaten jarraitzen du.

Orain dela 10 urte, IRIZAR 3 herrialdetan egotetik; orain, 65 herrialdetan egotera pasatu da.

Hazkunde horrek berarekin ekarri du produktua egokitzeko mila proiektu inguru garatu behar izatea, eta hori ezinezkoa edo izugarri garestia izango zen Ikerlanekin batera garatutako tresna izan ez bagenu. Tresna horrek bide eman digu proiektuen heltze-denbora hamarretik batera ekartzeko eta, aldi berean, konponbideen fidagarritasuna eta estandarizazioa handitzeko.

ABANTAIL enpresa berria osatuko duten pertsonen ezagutzan oinarrituta, IKERLANek eta LKS-k diseinu moldatzailean espezializatutako enpresa hau sortzeko egin duten apustuaz bat egiten dugu eta berarekin lankidetzan aritzen jarraitzea espero dugu.