image

Produktu-prozesuaren konfiguratzaile teknikoa


LAU LAGUN enpresak Orientazio-Koroak eta Errodamendu Bereziak diseinatu, fabrikatu eta saltzen ditu.

LAU LAGUNeko departamentu teknikoa eskarmentu eta prestakuntza handiko profesional talde batek osatzen du.
ABANTAILen lankidetzari esker software sofistikatu baten bidez ustiatu daitekeen produktu baten ezagutza sakona lortu du: Produktu konfiguratzailea.

Konfiguratzaileak erabat aldatu du lan egiteko genuen modua. Erreminta honi esker ezagutza bertan atxiki eta eraginkortasunez ustiatu dezakegu. Horrela, ekoizpenean hobekuntzak lortzeaz gain, akatsak egiteko aukera nabarmen murrizten da nahiz eta noizbehinka eskarmentu gutxiko jendearekin lan egin. Gainera, sistemaren laguntzaz proiektuetan lan egiteko jarraibideak ezarri ditzakegu eta lan-taldeak modu koordinatuan aritu daitezke.
Oso pozik gaude konfiguratzailearen ezarpenarekin; bizirik dagoen erreminta bat da, hau da, egunero hobetu eta garatu dezakegu eta oso erraz egokitzen da eskakizun berrietara.”