image

Produktu-prozesuaren konfiguratzaile teknikoa


ORONA Taldea enpresa proiektu sendoa da gaur egun. Igogailuen sektorean lehen enpresa espainiarra bihurtu da.

ORONA Koop. E.ak azken sei urteotan hazkunde ikusgarria izan du salmenta berrietan, negozioaren zenbatekoa hirukoiztu egin baita. Hazkunde hori ahalbidetu duten eta gako izan diren bi alderdi aipatu behar ditugu: ORONAk produktuaren berrikuntzaren alde egindako apustu garbia eta CO2 sistema (Oronaren obra-konfiguratzailea)

Ikerlanekin lankidetzan garatutako sistema horri esker erantzun ahal izan diogu bezero eta obra bakoitzaren zehazpenak kontuan hartuta pertsonalizatutako igogailuen hazkunde esponentziala izan duen eskaerari. CO2 sistemak neurrira egindako igogailuen fabrikazioan eta diseinuan malgutasun eta fidagarritasun handiak eskaintzen ditu, eta lehiatzeko sekulako abantaila eskaintzen du.

Ordutik hona, ibilbide luzea egin du konfigurazio tekniko eta komertzialen inguruan, ABANTAILeko sustatzaileekin lankidetzan.


ORONAtik IKERLANek eta LKS-k diseinu moldatzailean aditua den ABANTAIL enpresa sortzeko apustuaren alde egiten dugu. Arrakasta opa diogu ABANTAILi eta gure gogoa da berarekin lankidetzan jarraitzea.