image

Produktu konfiguratzaile teknikoa


Zubiola Koop. ak zura lantzeko sistemak eta erremintak garatzen eta egiten ibilbide luzea du.

ZUBIOLA Koop. bezeroari erabat zuzendutako enpresa da. Bere antolamendua malgua da eta merkatuak eskatzen duen arintasuna du. Estrategia honetan kokatzen da diseinu moldatzailearen alde ZUBIOLAren apustua.

Ikerlanekin lankidetzan ezarritako diseinu moldatzailea optimizatzeko sistema-k  eskaintzak egin eta eskaerak betetzeko epeak izugarri murrizteko aukera eman digu (10-1 baino erlazio handiagoan), eta bezeroei konponbide pertsonalizatuagoak eskaintzeko. Horri guztiari esker, zura lantzeko lanabesen merkatuan lider izatea lortu dugu.

Bertan ezarritako konfiguratzaile teknikoarekin lortutako onurak ikusirik, oraingo honetan CAM teknologi berrietan oinarritutako kontrol numerikoko programen sorrera automatikoan egin dugu apostu, modu honetan mekanizatuko prozesuen fidagarritasuna bermatuz eta programen garapen denbora murrituz